KANTAURI FEST


Ontzi tradizionalen festa

Zierbenan urriaren 5a, 6a eta 7an gertatuko dena ez da piraten lehorreratzea, Bizkaiko ontzi tradizionalen festarik handiena baizik. Txalupek, traineruek, batelek eta baleontziek udalerriko portua hartuko dute asteburu osoan zehar. Ontziak ez ezik, Kantauriko itsaskiak dastatzeko eta makina bat jardueretan parte hartzeko aukera izango duzu Kantauri Fest-en.

Adin guztientzako festibala da Kantauri Fest. Ontzi bat baldin baduzu, Zierbenara ekarri, portuan amarratu eta sekulako esperientzia bizi. Itsas zaleek dozenaka ontziz eta hainbat erakusketez gozatzeko aukera izango dute. Eta etxeko txikienek haurrentzako marinel-tailerretan parte hartu ahal izango dute. Azkenik, musika, animazioa eta Kantauriko itsaskiak ez dira faltako Kantauri Fest-en, Enkarterriko txakolinarekin batera. 

Zierbenako Portua

Urriak 6

11:00etatik 23:00etara

Urriak 8

11:00etatik 15:00etara